Beti Gazteko mendizaleak Santiago Bidera itzuli dira

Aitor AROTZENA 2013ko apirilaren 17a

Jose Luis Sunsundegi

Santiago Bideko hirugarren denboraldiari ekin dio Beti Gazteko mendi taldeak apirilaren 7an. Aurten Logroño eta Burgos arteko bidea egitekoa dute bortz etapatan eta lehenbizikoa, Errioxako hiriburuaren eta Naxeraren artekoa, 51 erro­mesek egin zuten. Mahasti artean egin zuten 30 kilometroko bidea, eguraldi goxoarekin. Navarreten indarberritu eta etapa bukaeran Naxerako kiroldegian bazkaldu ondotik, herrira bueltatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun