Kultur Etxea eta bere aretoen izenak aukeratzeko proposamen eta bozketa deialdiak bukatu eta kontaketa egin ondoren, dagoeneko aukeratu du Herriko Etxeak oraindik obretan dagoen eraikinerako izenak.
Honela, kultur etxearen eraikinari Arriondoa deituko zaio. Ekitaldi aretoak Txokobiko izena izanen du eta eliza zenak, Komentuko eliza. Kultur Etxearen baitan izanen diren bertze bortz gelek ere badute izena: Korua, Zumarra, Alasta, Erkazti eta Maravedí.