Mendian zakurrak kontrolpean

Aitor AROTZENA 2013ko api. 17a, 18:16

Azken boladan kexa franko jaso dira udalean artzain eta baserritarren aldetik, mendira zakurrekin paseatzera edo ehizara joaten diren hainbatek ez dituztelako beren zakurrak behar bezala zaintzen, eta ondorioz areagotu egin direlako azken boladan mendian bazkatzen ari diren azienden kontrako erasoak. Beraz, Udaletik eskatzen zaie zakurren jabeei inguruan animaliak daudenean zakurra lotzeko edo kontrolpean edukitzeko neurriak har ditzaten, guztion elkarbizitza eta hobebeharra zaintzeko asmoarekin. 
Hori egin ezean, He­rriko Etxeak ez du bazter­tzen neurri zorro­tzak hartzeko aukera, bando batean jakinarazi duenez.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!