Tantirudantza ere igandean

Aitor AROTZENA 2013ko apirilaren 17a

Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak antolatuta Tantirudan­tza jaialdia ospatuko da apirilaren 21ean. Herriko Tantirumairu dantza taldeko neska-mutikoekin batera, Tolosako Udaberri, Getariako Gure Txeru eta Dulantziko Haize dantza taldekoak gonbidatu dituzte aurtengoan.
 
Igande goizeko 11:00etan kalejira eginen dute taldeek bakoi­tzak bere aldetik, ibilbide ezberdinetan. 12:15ean Zubigainekoa dantzatuko dute herriko dantzari ttikiek eta 12:30ean plazan bilduko dira talde guziak saioa eskaintzeko. Kanpoko dantzariak herrikoen etxeetan banatuko dira bazkaltzeko eta arduradun eta musikariek elkarrekin bazkalduko dute. 17:30ean I­rrien Lagunak ikuskizuna eskainiko da plazan, Martinbertso, Marikalanbre eta Largabistaren eskutik.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun