207 txirrindulari XXXVI. Felix Errandonea Memorialean

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 17a

Telletxea

Junior mailako txirrindulariei zuzendua, Felix Errandonearen omenezko 36. Lasterketa burutu zen apirilaren 7an. Aurten, Euskal Herriko txapelketarako baliagarria izaki, inoiz baino partehartzaile gehiago izan zen, 207 txirrindulari guzira.  Horietatik 145ek lortu zuten ibilbidea burutzea eta Caja Ruraleko Alex Aranburu izan zen bizkorrena. Sari banaketan Miguel Indurain izan zen, Gure Txokoako ordezkariekin eta Rosa Mari, Felix Errandonea zenaren alabarekin batera. Gure Txokoa Elkarteatik eskerrak eman nahi dizkiete laguntzen aritu ziren guztiei, Bera, Lesaka eta zirkuitoko bidegurutze guztietan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun