Zelaietatarrek irabazi dute Genaro Taldearen mus txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 17a

Utzitako argazkia

Eskualdeko Errealzaleen Genaro Taldeak antolatutako  IV. Genaro Taldea Mus txapelketa jokatu zen apirilaren 7an Xuga ostatuan. Laugarren aldi honetan 18 bikotek parte hartu zuten, iaz baino 5 gehiagok. Joxe Mari eta Joanito Zelaieta anaiek eta Asier Saragueta eta Xabi Irazoki beratarrek jokatu zuten finala. Bertan anaia zenari omen eginez, Zelaietatarrak izan ziren nagusi. Garaikurraz gain, Xugan bazkari bana, Erreala-Real Madril partidua ikustera joateko sarrera bana eta Genaro Taldeko bufanda bana eskuratu zituzten. Txapeldunordeek, berriz, bildots erdi bana eta bufanda bana. Hirugarren saria Txelu Oiartzabal eta Estibaliz Berroetarentzat izan zen eta hauek ardo eta txanpain lote bana eta Genaro Taldeko bufanda banarekin joan ziren etxera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun