Bidazi transformazio mugimendua aurkeztu da apirilaren 17an. Egitasmo honek egungo bizimoduari buruzko hausnarketa egitea bilatzen du, honen bidez alternatibak aurkitu eta gauzak aldatzen hasteko pausoak emateko. Horretarako martxan jarri nahi den lehenengo proiektua zonaldean ekoitzitako produktu freskoak eta kimikorik gabeak eskuratzeko azoka bat antolatzea da. Lehen aurkezpena apirilaren 17an egin zen Beran, baina hurrengo asteetan, mugimendua eta azoka Bortzirietako beste herrietan aurkeztuko da. Informazioa www.bidazi.org-en izango da eskuragarri.