XXX. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketarako lanak aurkezteko epea maiatzaren 6an amaitzen da

Ttipi-Ttapa 2013ko api. 16a, 10:34

Lesakako 6-12 urte arteko ikasleiei zuzenduta dago

Lesakako 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago lehiaketa. Ipuinen kasuan, gaia librea izanen da eta eskuz idatzita aurkeztu beharko da, idazkera ulergarria eta txukuna erabiliz. ilustrazioetan, berriz, “Barbantxo” ipuina marrazkien bidez azaldu beharko dute.  DIN A4 neurrian aurkeztu behar dira marrazkiak, nahi den teknika erabiliz. Lan guztiak   maiatzaren 6a baino lehen ikastolara igorriko dira.

Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketaren hogeita hamargarren edizioa antolatu du Lesakako Tantirumairu ikastolak, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Herriko 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek hartu dezakete parte lehiaketan. Ipuinen kasuan, gaia librea izanen da eta eskuz idatzita aurkeztu beharko dira, idazkera ulergarria eta txukuna erabiliz. ilustrazioetan, berriz, “Barbantxo” ipuina marrazkien bidez azaldu beharko dute. Kasu honetan DIN A4 neurrian aurkeztu behar dira marrazkiak, nahi den teknika erabiliz. Lan guztiak goitizenez sinatuko dira eta aparteko orri batean, egilearen izena, adina, maila eta helbidea idatziko dira. Dena kartazal batean sartu ondoren, maiatzaren 6ª baino lehen ikastolara igorriko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun