Tin trails taldea izanen da Berako Kaxerna Gaztetxean apirilaren 17an, asteazken arratsaldeko 8:00etatik aitzinera. Euskal Herrian hasiko dute Europarako bira eta Kaxernatik aipatu digutenez, «guk ez dugu proposamen berexi hau bertatik bertara entzuteko parada galdu nahi izan».
New York, Frantzia eta Euskal Herria batzen dituen proiektua da Tin trails. Jason Orlovich-ekin batera ariko dira Felix Buff (Willis drummond) eta bere anaia Johannes Buff gure artean jada aski ezagun direnak. Pop kutsuko abesti goxoekin giro berexiak sortuko dituzte gure belarrien gozamenerako.