Iñaki Fagoaga lesakarra apirilaren 18an askatuko dute, 20 urte preso eman ondotik

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 16a

Ongietorria eskainiko zaio ortzegunean bertan herrian

Ortzegun honetan, apirilak 18, Iñaki Fagoaga lesakarra aske geldituko da, ia 20 urte preso egin ondotik. Zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteak zituen, eta ondorioz aspaldi egon behar zuen Lesakan, baina azkenean zigorra oso-osorik bete behar izan du.

Lesakara ortzegunean bertan ailegatuko da, baina Lesakako Herriratik jakinarazi dutenez, «oraindik ez dakigu zer ordutan eginen diogun harrera, ez baitago jakiterik zer ordutan askatuko duten». Hori dela eta, ortzegunean bertan kartelak jarriko dituzte harreraren ordua eta lekuarekin, eta mezu bidez, whatsappez, facebook-ez,... ere jakinaraziko da. Harrera ahalik eta jendetsuena egin nahi diote Iñakiri, «20 urte preso egon ondotik zure herrira ailegatzeko unea hagitz garrantzitsua izan ohi delako preso batentzat».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun