Lesakako Sanferminetako kartela eta azalak aukeratzeko erakusketa zabalduko da aste honetan

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 16a

Asteartetik igandera Turismo Bulegoan ikusgai izanen dira lanak

Lesakako Sanferminetako kartel eta programaren azala eta gibeleko azalaren lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren, orain lanen erakusketa zabaldu da eta lanak bozkatzeko aukera ere izanen da.

Zehazki, Beheko Plaza 5eko Turismo Bulegoan zabalik izanen da erakusketa apirilaren 16tik 21era.

Apirilaren 16an, astearten, 13:00etatik 18:00etara ikusgai izanen da.

Apirilaren 17tik 19ra, asteazkenetik ortziralera, 11:00etatik 18:00etara.

Apirilaren 20an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta apirilaren 21ean, igandean, 10:00etatik 14:00etara.

Lesakako Herriko Etxearen webgunean ere izanen da bozkatzeko aukera. Apirilaren 16an, 13:00etan paratuko dira aurkeztutako lanak eta bozketa egiteko formularioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun