Bortzirietako VII Ezintasun jardunaldiak eginen dira apirilaren 17an Lesakan

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 15a

Osasun Zentruko Belen Compains pediatra eta Maria Jesus Etxeberria pediatriako erizaina, tartean Bortzirietako Gizarte Mankomunitateko Jokin Apezetxea dutela. Utzitako argazkia

Nerabezaroruntz urratsa izanen dute hizpide asteazken arratsaldeko 5etatik aitzinera

Bortzirietako ezintasunaren inguruko zazpigarren jardunaldiak ospatuko dira apirilaren 17an, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bortzirierako Osasun Etxeak antolatuta.

Bortzirietako ezintasunaren inguruko zazpigarren jardunaldiak ospatuko dira apirilaren 17an, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bortzirierako Osasun Etxeak antolatuta.

Jardunaldi hauek familiei eta, orokorrean, herritarrei zuzenduak daude eta ikuspegi tekniko batetik gaia lantzeaz aparte, familiak elkartzeko eta elkarri aditzeko eremu bat sortzea da helburu garrantzitsuena. Aurtengoan, nerabezaroaz ariko dira jardunaldietan, eta lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzarako urratsa emateak suposatzen duen aldaketa izanen dute hizpide. Bizitzaren aro honekin lotuta, kurrikulu ibilbidea, aukerak, zailtasunak, beldurrak, kezkar, gizarte trebetasunak eta bertze gaiak izanen dituzte solasgai partaideek.

Saioa asteazken arratsaldeko 5etatik 7etara eginen da Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan, Koskontako Bideko 7ko bigarren solairuan eta gaia hagitz interesgarria delako, gurasoei gonbidapen berezia egin nahi diete. Haurrentzat ludoteka zerbitzua ere eskainiko da doan, eta hori behar bezala antolatzeko, asteazkena baino lehen izena eman behar da, 948 635036 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun