Ametsari tira ta tira, gaztetxia herrira goiburupean giro ederrean joan zen Lesakako Gazte Eguna. Eguraldi bikaina lagun izan zuten eta gazteek, mozorroturik, paella txapelketan, jokoetan, kalejiran eta gaueko kontzertuetan gogoz parte hartu zuten.
Goizean Berako Kaxerna eta Leitzako Atekabeltz gaztetxeko kideekin solasaldia izan zen bertze herrietako gaztetxeetako esperientzietatik ikasi nahian. Eguerdian Paella txapelketan parte hartu zuten, koadrilla bakoitzakbere bandera eta mozorroekln. Egindako paellak bazkaldu ondotik, lotsak alde batera utzi eta arratsaldean joku irriemangarrietan parte hartu zuten. Gero ere giro bikaina izan zen eta poteoa egin zuten Skandalue elektrotxarangarekin. Arratsa ongi akautzeko kontzertuak eskaini zituzte Dama, Afu, Anai Arrebak eta Bad Sound System taldeek.