Bidazi transformazio proiektuaren aurkezpena eginen da apirilaren 17an Beran

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 15a

Asteazken arratsaldeko 7:00etan Beralandetan

Apirilaren 14tik 21era egingo den Nafarroako Aste Ekologikoaren barnean, Nekazaritza borrokaren nazioarteko egunean, Beran Bidazi transformazio mugimendua aurkeztuko da apirilaren 17an, asteazkenean 19:00etan Beralandetan. Pintxoak ere izanen dira hurbiltzen direnentzat.

Egitasmo honek gaur egungo bizimoduari buruzko hausnarketa bat egitea bilatzen du, honen bidez alternatibak aurkitu eta gauzak aldatzen hasteko pausoak emateko, produkzio eta kontsumo lokala, ekologikoa, konszientea eta arduratsuaren bidetik. Horretarako martxan jarri nahi den lehenengo proiektua zonaldean ekoitzitako produktu freskoak eta kimikorik gabeak eskuratzeko azoka bat antolatzea da.

Lehen aurkezpena asteazkenean eginen da Beran, baina hurrengo asteetan, mugimendua eta azoka Bortzirietako beste herrietan aurkeztuko da. Informazioa www.bidazi.org-en izango da eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun