Etxalarko udalak langabezian dauden bi pertsona kontratatuko ditu

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 11

Eskariak apirilaren 16a baino lehenago aurkeztu beharko dira

Interesa dutenek udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskariak apirilaren 16a baino lehenago. Udalak herrian dauden beharrak asetzeko (herri lanak...) baliatuko ditu bi langile hauek.

Azken urteetan bezalaxe, Etxalarko Udalak langabezian dauden pertsonak kontratatuko ditu. Bi lanpostu eskaini dituzte eta interesa dutenek udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskariak. Apirilaren 16an, 14:00etan amaituko da izen emateko aukera. Udalak herrian dauden beharrak asetzeko (herri lanak...) baliatuko ditu bi langile hauek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun