Junior mailako txirrindulariei zuzendua, Felix Errandonearen omenezko 36. Lasterketa burutu zen apirilaren 7an Beran. Aurten, Euskal Herriko txapelketarako baliagarria izaki, inoiz baino partehartzaile gehiago izan zen, 207 txirrindulari guzira. Horietatik 145ek lortu zuten ibilbidea burutzea eta Caja Ruraleko Alex Aranburu izan zen bizkorrena.
Eguraldi lagunduta, 79 kilometroak betetzeko 1:54:07 behar izan zuen lehendabiziko helmugatu zen Caja Ruraleko Alex Aranburuk (41,54 km/h), ondotik 18 segundora Martin Torres sartu zen (Andoaingo txirrindularitza eskola) ailegatu zen eta 3. Mikel Irizar (Fullgas) 23 segundora. Hirukote honek Piedadeko maldetan talde nagusitik ihes egin zuen eta Lizuniagako azkeneko kilometroan elkarrekin garaipena jokatu zuten. Taldeka Caja Rural taldeak irabazi zuen. Kepa Remiro beratarra (Lizarre) 41. sartu zen 2´20´´ra. Sari banaketan Miguel Indurain izan zen, Gure Txokoako ordezkariekin eta Rosa Mari, Felix Errandonea zenaren alabarekin batera.
Gure Txokoa Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete laguntzen aritu ziren guztiei, Bera, Lesaka, eta zirkuitoko bidegurutze guztietan.
SAILKAPENAK
1. Alex Aramburu (Caja Rural), 1:54.07
2. Martín Torres (Andoain), 1:54.25
3. Mikel Irizar (Fullgas), 1:54.30
4. Xabi de Bilbao (Aviron), 1:54.35
5. Julen Amarika (Gastronomía Vasca),db
6. Benjamín Gomez (Estella), db
7. Odei Juango (Irabia), db
8. Ander Echevarría (Gernikesa), db
9. Enaitz Palacio (Baque), db
10. Txomin Juaristi (Baque) db
Lehen urteko juniorren sailkapena
1. Benjamin Gomez (Estella)
2. Urki Rojo (Irunés)
3. Ibai Azurmendi (Quesos Albeniz)
Taldekako sailkapena
1. Caja Rural, 5:43.50
2. Baque, 5:44.50
3. Beola Motor 5:46.04