Joan den urtean, ingurumenaren alde egiteko talde bat sortu zen Beran. Aurten, talde honi indar gehiago emateko intentzioa dago eta horregatik, ingurumenarekin arduratuta dagoen edozein eta berau hobetzean alde lan egin nahi duen guztia deitu dute apirilaren 13an, larunbat goizeko 11:00etatik aitzinera Beralandetan eginen den ingurumen batzarrera.
Batzar honetan erabakiko da talde honen funtzionamendua zein izanen den, zenbatero eta zein egunetan bilduko den, zein helburu izanen dituen, zer gai landuko diren eta bertze.