Aldanza taldeak Suite Navarre dantza ikuskizuna eskainiko du apirilaren 6an, larunbat arratseko 8:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Nafarroako Gobernuak antolatu du ekitaldia, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz, Escena dantza jaialdiaren baitan. Sarrera 6 euro ordaindu beharko da. Ikusi bideoa
Koreografia honen bitartez, Almudena Lobonek argi uzten du Nafarroarekin duen lotura. Bertan daramatza esperientziaz, oroitzapenez eta arrakastaz jositako hiru hamarkada. Suite Navarre, hain zuzen, dantza garaikidearen alea da. Lanak, beraz, Antonio Caleroren mugimendu kodeak eta Nafarroako musika ondarearen gaur-gaurkoena zein kontsakratuena (Pablo Sarasate eta Jesus Echeverria) uztartzen dituen hautapen lan bat kateatzen ditu. Basoak eta mendia dira, hain justu, bidaia honetako protagonista nagusiak, kultura idiosinkrasia ere. Ingurunearen tradizioa eta modernotasuna lotzeko saialdia da, lur honen alderdi berezkoenak aldarrikatzen dituzten mugimenduzko pintzelkadekin koloreak margotuta.