Genaro Taldearen mus txapelketa jokatuko da igande arratsaldean Beran

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 4a

Irabazleek Erreala eta Real Madrilen arteko partida ikusteko sarrerak izanen dituzte

Errealzaleen Genaro Taldeak mus txapelketa antolatu du apirilaren 7an, igandean 16:00etan Xuga ostatuan.

Errealzaleen Genaro Taldeak mus txapelketa antolatu du apirilaren 7an, igandean 16:00etan Xuga ostatuan.

Apuntatu ere bertan egin behar da, Xuga ostatuan, egun berean, txapelketa hasi baino lehenago. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Txapeldunek sari polita izanen dute: Xugan bazkari bana eta Genaro Taldeko bufandaz gain, Erreala eta Real Madrilen arteko ligako futbol partida ikusteko sarrera bana izanen dute. Azpitxapeldunek, Genaro Taldeko bufandarekin batera bildots erdi bana izanen dute saritzat eta hirugarrenek, Genaro Taldeko bufanda eta txanpain eta ardo lote bana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun