Emakumearen Eguneko ekitaldiak eta Mendi Itzulia

Nerea ALTZURI 2013ko martxoaren 27a

Maribel Apezetxea

Martxoaren 8an, ilunabarrean, herriko plazan, Aintzane, Aitziber, Amaia eta Idoiak, kanta bat kantatu zuten egunean erreparatuz. Elkarretaratzea ere egin zen eta ondotik, iragarri bezala, berendu afaria eta bideo emanaldia izan ziren. Ber­tzalde, Enkarna, Luzia, Junkal, Pili, Kontxita, Arantxa, Mentxu, Ester, Lurdes, Kontxita, Maribel, Edurne, Isabel, Begoña eta Gabina ageri dira argazkian. Martxoaren 10ean, emakumearen nazioarteko egunaren harira mendi ateraldia egin zuten. Iaz Arantzan egin zen eta oraingoan, Etxalarren 70 emakume bildu ziren eta tartean, bertakoek ere parte hartu zuten. eguraldi ederra lagun, mendi itzuli polita egin zuten. Ondotik, Herriko Ostatuan bazkari goxoa egin zuten; Mentxu Peña aranztarra bertan zela, Marimendi taldeari buruzko solasak eta irudiak ikusi zituzten Kultur etxean eta bazkalondoan. Bertako trikitilariekin ere, egunari akabera eman zieten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun