Nafarroako euskarazko hedabideak

Felix Iparragirrek eta Migel Mari Altzurik irabazi dute mus txapelketa

Nerea ALTZURI 2013ko mar. 27a, 11:09

Fermin Etxeberria eta Jesus Mitxelena izan ziren azpitxapeldun

Otsail hondarrean, Xaloa, Xorroxin eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketa egin zen Ekaitza Elkartean. Negu gorriko eguraldia zen... baina eguraldia ez zen oztopo izan. Elkarteko bazkideek dena prestatu zuten eta zazpi bikotek txapelketan parte hartu zuten. Irabazleak, Felix Iparragirre eta Migel Mari Alzuri izan ziren eta bil­dotxa eta botil ardoak eraman zituzten etxera; azpi txapel­dunak Fermin Etxeberria eta Jesus Mitxelena izan ziren, bi oilasko eta bi botil ardo opari hartuz.
 
Beraz, Felix eta Migel Marik datorren apirilaren 6an, Sunbillako Ulibeltzak elkartean eginen den finalerako txartela lortu dute. Zorionak eta suerte on finalean!
Bidenabar, hiru ko­mu­nikabideen izenean, eskerrik asko Ekaitza elkarteari eta partaideei.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun