Apirilaren 13tik 14ra Etxalarko Mokorreko-borda baserrian bilduko dira Euskal Herrian mintzalaguna, solaslaguna eta gisako mimtzapraktika proiektuetan euskara lantzen ari direnak.
Mokorreko-borda baserrian izanen da asteburupasa eta 28 lagunendako tokia eskainiko dute. Otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak eskainiko dituzte. Izena emateko, arrate@ topagunea.org helbide elektronikora idatzi edo 673 428464 telefonora deitu behar da.