Korrika Berrizaundik martxoaren 17an, igande goizeko 6:00etan pasatu zen. Ordurik egokiena ez bazen ere, ende andana bildu zen, baita haurrak ere. Bi kilometro erosi ziren herriko elkarteen artean: Udala, Biltoki, Biltoki Txiki, Eskola eta Guraso Elkartea. Ortziralean Igantzin barna ere “Korrika Ttikia” egin zen, eta herriari buelta emanez eskolako haur eta irakasle guztiek Korrikaren aldeko lasterra eta dantza ere egin zuten.