Herriko lehen mus txapelketa

Joxean ORTEGA 2013ko martxoaren 27a

Igantzi Herriko Lehen Mus Txapelketa ere jokatuko dela ere gogoratu behar da eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dela, apirilaren 1a bitarte Allinea eta Herriko Etxea ostatuetan, bikoteko 40 euro ordainduta. Apirilaren 5ean hasita, or­tziraletan 19:30etik ai­tzinera jokatuko dira partidak bi ostatu horietan. Sari ederrak izanen dira: lehenbiziko bikoteak 400 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 200 euro eta hirugarrenak 100 euro. Zenbat ausartuko dira 400 euroko sari eder horri ordagoa botatzera? 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun