Kantu zaharren bazkaria eginen da apirilaren 6an

Joxean ORTEGA 2013ko martxoaren 27a

Sarrerak apirilaren 1a baino lehen eskura daitezke, 25 euroren truke

Lehengo alean aipatu zen bezala, aurten ere Kantu Zaharrak bazkaria ospatuko da, Udaleko Kultur Batzordeak antolatuta. Aurtengo data apirilaren 6a izanen da, larunbata, Baratzondo Elkartean, eguerdiko 14:00tan hasita. 
 
Sarreren salneurria ere iazkoa izanen da: 25 eurokoa eta salgai paratu dira betiko lekuetan apirilaren 1a arte. Hori bai, aurten ezustekoren bat ere ba omen da…
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun