Martxoaren 10ean Bortzirietako IV. Emakumeen mendi itzulia egin zen Etxalarren. Goizeko 9:00etan 60 emakume inguru, herriaren sarreratik abiatu eta Zentinelara joan ziren. Eguerdiko 13:00etan elkarretaratzea eta manifestu irakurketa egin zen plazan. Ondotik 35 lagun elkartu ziren Herriko Ostatuan bazkaltzera. Bazkalondoan trikitilariekin kantuan aritzeko aukera izan zen, eta eguna akautzeko, Mentxu Peñaren eskutik, Emakumea mendian ere bai proiekzioa izan zen Kultur Etxean. Bertan; Marimendi taldekoek 2010ean Perura egindako mendi irtenaldiaren irudiak izan ziren ikusgai.