Apirilaren 21ean izanen den Etxalarko mendi itzulia 2013 martxan da. Ibilbidea diseinatzez erabat akabatua da eta orain bolondresak bideak garbitzen ari dira. Itzulia egiteko izena ematea zabalik dago internet bidez: http://altxata.org orrian.
Ibilaldian parte hartzeko federatu gabeek 12 euro eta federatuek, 10 (txartela ekarri beharko dute) ordaindu beharko dute. Izen ematea egunean bertan 06:00etatik 07:45ak arte ere egin daiteke. Ibilaldiaren irteera 07:00etatik 08:00etara izanen da.
Parte hartzaile bakoitzari dagokion txartela irteerako kontrol-postuan emanen zaio, hurrengo kontrol postuetan erakusteko. Antolatzaileek osasun postuak jarriko dituzte.
Istripu edo ezbeharrik gertatzen baldin bada, Altxata ez da horren erantzule izanen eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainerako inolako eskubiderik.
Ezinbestekoa bada, antolatzaileek ibilaldia eten ahal izanen dute edozein unetan.