Korrika herri ingurutik pasatu bezperan, Korrika berezia egin zen, Bortzirietako euskara ikasleak omenduz. Bortz lekuko aldaketa egin zituzten ikasleek, herri bakoitzeko lekuko aldaketa bat. Plazan ekitaldia egin zen gero: Tantirumairu euskal folklore taldekoek aurreskua dantzatu zuten eta trikitixa taldeak jarri zuen musika giroa. Euskaltegiko ikasle eta irakasleak kantari aritu ziren eta Maddalen Lopez eta Ioar Taintak ere bertsoak kantatu zituzten eta Korrikako Zunbarekin dantzan aritu ziren, ekitaldia bukatzeko.