Olatz Rojok musika banda zuzendu zuen Emakumearen Egunean

Aitor AROTZENA 2013ko martxoaren 27a

Rakel Eneterreaga

Emakumearen Egunaren inguruan hainbat ekitaldi egin ziren herrian: antzerkia, elkarretaratzeak, pankarta ere paratu zen Herriko Etxeko balkoian… Baina bereziena, martxoaren 9an musika bandak Zabaleta dorrearen atarian eskaini zuen kontzertua izan zen. Mikel Iriartek zuzendariaren makila eman zion Olatz Rojo Larralderi eta modu honetan, bandaren 156 urteko historian, lehen aldiz emakume bat izan zen zuzendari. Behin emanaldia bukatutakoan, bandako emakumeei lore-xorta bana eman zieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun