Wosen Yelesh (Mugarik gabe) izeneko Gobernuz kanpoko Erakundeko (GKE) arduradun bat bixitan etorri zen Labiaga ikastolara eta DBHko eta LHko guztiei hitzaldi bana ingelesez eskaini zien. GKE honek, Tanzaniako Enguiki izeneko herri masaai-an lan egiten du haurren eskolaratzea bultzatzeko asmoz, gaur egun %20a baino gutxiago baitaude eskolaratuta. Horretaz gain, herri honetako eguneroko bizitza, haurren egoera, Masaaien ohiturak, kultura, jokoak, etab. azaldu zizkien. Hagitz giro politaz gain ikasleek aunitz galdera egin zizkioten Daniel tanzaniarrari.