Konfidentzialtasunari buruzko saioa egin du Elkarrizan taldeak

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 27a

Utzitako argazkia

Boluntarioen zerbitzua ahal den neurrian profesionalizatzeko helburuarekin, Elkarrizan taldeko boluntarioek konfidentzialtasunari buruzko saioa egin zuten martxoaren 14an Beralandetan, Mirentxu Goienetxe terapeutarekin batera. Per­tsona bolondres hauek arlo pribatuan egiten dute lan (etxebizitzetan) eta zerbitzu hurbila eskaintzen dutenez (ospitaletara laguntza, zahar etxeetan…), hagitz informazio pribatua eta pertsonala jasotzen dute eta informazio hori nola kudeatu behar den jakiteko jarraibideak eta ereduak eman zitzaizkien. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun