La Caixaren gizarte-ekintzak CaixaEscena topaketak antolatzen ditu antzerkia bultzatu eta sormena eta talentua lantzeko. Asteburu honetan Arantzan egin dute Euskal Herri osoan eginen duten saio bakarra. 111 ikasle eta 20 irakasleren bilgunea izan da Arantzako Aterpe. Bilboko Txurdinaga Behekoa Institutoak, Iruñeako Salesiarrek, Tuterako Benjamin ikastetxeak, Tafallako Santxo III. Nagusia, Zintruenigoko La Paz ikastetxea eta Kantarbiako Nueve Valles ikastetxeko ikasle eta irakasleek elkartrukea egin eta beraien antzezpenak taularatu dituzte.
Martxoaren 22an iritsi ziren Arantzara eta bertan ongi etorria eman eta topaketen programaren berri eman zitzaien. Larunbatean berriz, interpretazio, kantu eta koreografia tailerrak egin zituzten. Egos Teatre konpainiako kideen gidaritzapean aritu ziren lanean. Adituek proposatutako eduki artistikoak beren lanetan txertatu zituzten ikasleek. Igandean, lantzen ari diren montaia artistikoen zati batzuk taularatu zituzten. Bertaratu ziren irakasleen ustez «antzerkia lanabesa da gazteen garapen kultural, sozial eta pedagogikorako eta topaketa hauek herraminta hauek garatzeko aukera ematen dute».