Udaberriko azoka antolatu du igandean Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2013ko mar. 22a, 13:32

Denboraldiko nobedade eta eskaintza bereziak jarriko dituzte herriko 12 merkatarik. Artxiboko irudia

Herriko 12 merkatarik jarriko dute postua pilotalekuan

Urtaro aldaketa eman orduko, azoka berezia antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Martxoaren 24an, 10:00etatik 19:00etara pilotalekura hurbiltzen direnek, denboraldiko nobedade eta eskaintza bereziez gozatzeko aukera izanen dute. Herriko 12 merkatarik jarriko dute beren postua eta aurten lehenengoz, sarrera dohainik izanen da.

Urtaro aldaketa eman orduko, azoka berezia antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Martxoaren 24an, igandean, 10:00etatik 19:00etara pilotalekura hurbiltzen direnek, denboraldiko nobedade eta eskaintza bereziez gozatzeko aukera izanen dute. Herriko 12 merkatarik jarriko dute beren postua eta aurten lehenengoz, sarrera dohainik izanen da.

Bertaratzen direnek erakuslehio oparo batekin eginen dute topo. Oinetakoak, jantziak, belardendako produktuak, optikakoak… eta baita kirol, elektrizitate, margolan, zurgintza… zerbitzuetako eskaintzak izanen dituzte eskuragarri. Zehazki hauek izanen dira Udaberriko Azokan parte hartuko dutenak: Barcelo bidaiak, Bixkiak kirolak, Esther ateak, Intzuri optika, Kattagorria lentzeria, Oreka nutrizioa, Ortzadar arropa-denda, Osiña arropa-denda, Otxoteko pinturak eta elektrizitatea, Telletxea argazkiak, Txinelka zapata-denda eta Urdi kiroldegia.

Horrekin batera, pintura postuan, haurrek panel bat margotzeko aukera izanen dute. Bizitzaz eta kolorez, jositako herri bat margotuko dute guztien artean. Horixe da Lesakako eta baita eskualdeko merkatariek ere lortu nahi dutena, herriko komertzio ttikiak eta bertako kontsumoa bultzea. Berriki kanpaina jarri dute elkarrekin abian, Doneztebarrak, Larun Haizpe, Bertan eta Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Kanpainako mezua argia da, «Gu hemen gaude… zuek gurekin gelditu» diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun