Kontrabandisten bideetatik barna ibilaldia eginen dute larunbat gauean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2013ko martxoaren 21a

20:30ean abiatuta 3 orduko mendi ibilaldia izanen da

Gau lanean aritzen zirenen istorio zaharrak eta bideak ezagutzeko aukera izanen dute martxoaren 23an Etxalarren. 20:30etan abiatu eta gidari baten laguntzaz hiru orduko mendi ibilaldia eginen dute. Ibilaldi zirkularra izanen da, mendiko bide, bidexka eta pistetan barna eta geldiuneak eginen dituzte hainbat pasadizo kontatzeko.

Kontrabandisten bidexketan barna ibili eta haien inguruko pasadizoak ezagutzeko aukera izanen dute martxoaren 23an, larunbatean, Etxalarren. Gidari baten laguntzaz, hiru orduko ibilbidea eginen da gauez. Ilunbanarreko 20:00etan egin dute hitzordua pilotalekuan, bertak norberak etxetik ekarritakoarekin afari-merienda eginen dute. 20:30etan abiatuko dira eta Usategieta ingururantz. Handik Lizaietara eta  segidan Gorosurreta auzoan barna ibiliko dira. Etxalarko pilotalekuan amaituko da ibilaldia 24:00etan. Ibilaldi zirkularra izanen da, mendiko bide, bidexka eta pistetan barna eta tartean geldiuneak eginen dituzte hainbat pasadizo kontatzeko. Martxoaren 20an amaitu zen izena emateko epea eta Bertiz Turismo Partzuergoak jakinarazi duenez, ez da aurretik izen eman gabeko inor onartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun