Etxalarko Udalak eta Bertiz Partzuergo turistikoak, aste santu eta udako oporraldietan turismo bulegoan lan egiteko pertsona bat kontratatuko dute. Interesa dutenek, martxoaren 25a baino lehen bidali beharko dute currilucuma bertiz@consorciobertiz.org helbidera.
Aste santuan, martxoaren 28tik apirilaren 1a bitarte egin beharko luke lan. Lau orduz, 11:00-13:00era eta 18:00-20:00ra. Udan berriz, uztailaren 18tik abuztuaren 18ra arte izanen da lan eskaintza. Astelehenetan itxita egonen da bulegoa. Asteartik ostiralera berriz, 17:00-20:00etara izanen da lanaldia. Larunbatetan bisitariei eskaintza zabalduko zaie eta 10:00-14:00etara eta 17:00-20:00etara egonen da zabalik bulegoa. Igandean berriz, 10:00etatik 14:00etara.