Etxalarko Udalak Herriko ostatua eta jatetxea errentan emateko deialdia egin du. Lehiaketa irekian, datozen hiru urteetarako errentamendua eskaintzen da, bertze 2 urtez luatzeko aukerarekin. Interesa dutenek, apirilaren 16ra arte aurkeztu dezake proposamena, eguerdiko 02:00ak arte.
Hasierako prezioa hilabetean 365 eurokoa (gehi BEZa) izanen da eta behin behineko 600 euroko fidantza bat eskatuko da. Baldintzak Udaletxean eta udalaren web orrian (www.etxalar.org) jarri dituzte eskura. Erabakia hartzeko orduan, ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa baloratuko dira.