Goiener kontsumitzaileen energia kooperatiba ezagutzeko hitzaldia eskainiko da martxoaren 21ean Beran

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 20a

Ortzegun arratsaldeko 6:00etan Beralandetan

Berako Udaleko Garapen Batzordeak antolatua, Goiener kontsumitzaileen energia kooperatiba ezagutzeko hitzaldia eginen da heldu den ortzegunean, martxoaren 21ean, 18:00etatik aitzinera, Beralandetan, “Iberdrolatik haratago, badago alternatibarik?” titulupean.

Kontsumitzaileen energia kooperatiba bat zer den, nola funtzionatzen duen, eta nola parte hartzen ahal dugun ezagutzeko aukera izanen da, Goienerreko Santi Ochoa de Eriberen eskutik.

Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, Goierrin sortua, eta %100 energia berriztagarrien bidez sortutako energia sortzeko asmoarekin elkartutako ehundaka herritar biltzen dituena. Elektrizitate berdea merkaturatuz lortzen diren irabaziak kooperatibara bueltatzen dira berriz, eta bazkideek erabakiko dute zertara bideratu diru hori. Bazkideek energia sorkuntza berriztagarriko egitasmoetan inbertitu ahal izanen dute, kooperatibak berak kontsumituko lukeena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun