Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Udaberriko kontzertua eskainiko du martxoaren 20an, asteazken arratsaldeko 5:30etik aitzinera Kultur Etxean.
Musika eta Mugimenduko 4, 5 eta 6 urteko ikasleek egile ezezaguneko “Nik katu bat ikusi dut” kantatuko dute eta Musika eta Mugimendua 6Bkoek “Aldapeko” herrikoia.
Zuhatz Larrondok eta Carmen Moreno pianojoleek, “West side stori “tonicht”” (Bernstein) joko dute; Ibon Irastorza txistulariek “Adan eta Eba” polka (Federico Corto); Leire Ruiz eta Ainhoa Martinek “Tanten Boogie” (Krokodrile); txistu taldeak “Kontradantza” eta “Egun da santimamina”; triki taldeak “Rosa Maria”; folk taldeak, Sara Maritxalar, Nahia Garcia eta Katti Irastorza biolin joleekin “Badira hiru aste” (Mikel Urdangarin); gitarra taldeak “Je veux” (Zaz); Abesbatzak “Xalbadorren heriotzean” (Xabier Lete); helduen folk taldeak “Baratze bat” (Pier Paul Berzaitz) eta talde instrumentalak “Accidentally in love” (A.F. Duritz).