Boluntarioen zerbitzua ahal den neurrian profesionalizatzeko helburuarekin, Elkarrizan taldeko boluntarioek konfidentzialtasunari buruzko saioa egin zuten martxoaren 14an Berako Beralandetan., Mirentxu Goienetxe terapeutarekin batera.
Pertsona bolondres hauek arlo pribatuan egiten dute lan (etxebizitzetan) eta zerbitzu hurbila eskaintzen dutenez (ospitaletara laguntza, zahar etxeetan…), hagitz informazio pribatua eta pertsonala jasotzen dute eta informazio hori nola kudeatu behar den jakiteko jarraibideak eta ereduak eman zaizkie.
Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, parte hartze handia izan zen saioan eta boluntarioek bere zalantzak eta bizipenak azaldu zituzten.