Feminismoa da Ernai antolakunde sortu berriaren oinarrietariko bat, eta honen adierazpide berritzaileenetariko bat lantzea proposatu dute Lesakako Ernaiko kideek: pornoterrorismoa. Diana J.Torres gai hau jorratzen ibili izan da azken urteetan. Queer mugimendua, transfeminismoa, prostituzioa eta postpornoaren inguruan egiten du borroka, eta horri lotutako performance zein poesiak egin izan ditu. “La muestra marrana” festibalaren sortzaileetariko bat ere bada, eta bertzeren artean eiakulazio femenino tailerrak ematen ditu. Sexualitatea, politika eta bertze hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko aukera izanen da martxoaren 21ean beraz, eta Lesakako Ernaiko kideek gazte zein helduak animatu nahi izan dituzte bertara hurbiltzera. Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero ikus http://pornoterrorismo.com webgunea.