Aurten, lehen aldiz, eta Udalako Kultur Batzordeak antolatuta, “Igantzi Herriko 1. Mus Txapelketa” jolastuko da. Sari ederrak izanen dira: 1.a 400 eurokoa Udalak emana, 2.a 200 eurokoa Bodegas Iñurrietak emana eta 3.a 100 eurokoa Igantziko Harrobiak emana. Partidak herriko ostatuetan jolastuko dira, ortziraletan 19:30ean. Jokatzeko sistema berria izanen da, beraz, izena ematerakoan araudiaren ale bat partaideei banatuko zaie.Izena emateko epea martxoaren 15an ireki eta apirilaren 1ean itxiko da.
Edozeinek parte hartzen ahal du. Bikoteko 40 euro ordaindu behar dira. Lehen partidak apirilaren 5ean jokatuko dira.