Piszinak kudeatzeko aurtengo deialdia zabaldu da. Urtero bezala Udalak diru bat eskaintzen du (aurten 1.500 euro) eta horren truke piszinetako tabernaren ardura ematen du. Aurtengo denboraldia Ekainaren 15etik irailaren 15a arte izanen da. Oinarriak Udaletxean daude, eta interesa duenak bertan irakurtzen ahal ditu. Eskaerak aurkezteko epea Martxoaren 26an bukatzen da.