Gazteendako antzerki topagune izanen da Aterpe martxoaren 22tik 24ra

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 14a

La Caixaren gizarte-ekintzak bultza­tzen duen CaixaEscena gazteendako antzerki topaketetako saio bat Arantzako Aterpen izanen da martxoaren 22tik 24rako asteburuan. Estatu osoan (Madril, Murtzia, Zaragoza, Oviedo, Andaluzia eta Galiza) egiten ari diren topaketa hauetan mila gazte baino gehiago ari dira parte hartzen, antzerkia bultzatu eta ikasle eta irakasleen sormena eta talentua bultzatzeko. Euskal He­rri osoan Arantzan baka­rrik izanen da saioa eta bertan parte hartuko dute Tafallako La Tribu, Zintruenigoko La Paz, Iruñeko Salesianos, Tuterako Benjamín de Tudela, Bilboko Txurdinaga Behekoa eta Kantabriako Puente de San Migueleko Teatro 9 Valles antzerki taldeek, Egos Teatre konpainiaren aholkuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun