Martxoaren 8a abiapuntu hartuta, eskolan berdintasuna lantzeko programa jorratzen ari dira. Irakasle guztiak inplikatuz, eta ikasle guziei zuzenduz, bakoitzak bere arlora eraman du gaia. Ikasturte osoan zehar programa garatuko dute.
Bertzalde, Emakume langilearen nazioarteko eguna aintzat hartuz, joan den ortziralean, martxoak 8, elkarretaratzea plazan egitekoa zen. Ondotik, berendo-afaria dastatu eta eta pelikula bat ikusteko asmoa zegoen.