Bertze urteetan bezala, aurten ere, eskolako lagunek zuhaitz landaketa egin zuten udalaren laguntzaz Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten. Ehun bat bago landare landatu zituzten, Azkilarrea auzoan, Simoneko ardiborda inguruan. Haur bakoitzak, bere izena jarria dio landatutako zuhaitzari. Gure basoen aldeko ekimen hau akautu ondoren, hamaiketakoa egin, jolastu eta eskolara itzuli ziren goiz ederra aprobetxatuz