Datorren igandean, Korrika gure eskualdeko lurretan ibiliko da. Herritar aunitz ibiliko da laisterka euskararen alde. Lehentxeago, martxoaren 15ean, ortziral honetan, 16:00etan Korrika Ttikia eginen da. Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak herrian barna korrika eginen dute euskararen alde. Kanta, koreografia eta petoak prestatzen ari dira eskolan.