1913. urtea… huraxe zen eskola egin zen urtea . Aurten, mende bat betetzen du herri eskolak eta mendeurrenak hala merezi duelako, ekain aldera ospakizuna egiteko antolaketa lanak hasiak dira. Eskolak, udaleko kultur batzordearekin bilduta jorratuko du gaia. Deialdi honetan, eskolakoen, udaletxearen eta herritarren ideia eta ekarpenak batzeko asmoa dago ekainean eginen den ospakizuna denen artean antolatzeko.