ZERBITZUEN ELKARTEA

Aitor AROTZENA 2013ko martxoaren 14a

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak Udaberriko Feria antolatu du martxoaren 24rako eta 13 zerbitzuen eskaintza bereziak eta denboraldiko nobedadeak eskainiko dira pilotalekuan 10:00etatik 19:00etara. Zehazki, Bixkiak kirolak, Urdi, In­tzuri Optika, Oreka Dietetika, Ortzadar, Osiña, Barcelo bidaiak, Telletxea argazkiak, Txinelka zapata denda, Kattagorria, Esther ateak eta Otxo­teko pintura eta elektrizitatea izanen dira parte hartuko dutenak. Sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun