Korrika berezia

Aitor AROTZENA 2013ko martxoaren 14a

Martxoaren 17an ailegatuko da Korrika he­rrora, baina bezperan, Korrika giroa nagusituko da herrian. Bortzirietako euskara ikasleak omenduko dituzte martxoaren 16an. Ekimen honekin, gure hiz­kuntza xaharra ikasteko egiten duten ahalegina eskertu nahi zaie. Arratsaldeko 06:00etan plazatik abiatuta, Bor­tzirietako Korrika, Ko­rrika sinbolikoa izanen da. Bortz lekuko aldaketa eginen dituzte, Bortzirietako ikasleek, herri bakoitzeko lekuko aldaketa bat.  18:30ean berriz,  ekitaldia nagusia hasiko da. Hasteko, Tantirumairu euskal fol­klore taldekoek aurreskua dantzatuko diete euskara ikasleei eta Trikipand taldekoek osatuko dute arratseko musika pieza. Horretaz gain, euskaltegiko ikasle eta irakasleek zerbait irakurri eta abestuko dute eta  Maddalen Lopez eta Ioar Taintak bertsoak kantatuko dituzte. Arra­tsalde osoan zehar, Labiaga ikastolako talogileek taloak prestatuko dituzte. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun