1.467 bazkide, 215 dantzari, 155 futbolari eta 30 pilotari ditu Gure Txokoak

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 14a

1.467 bazkide ditu Gure Txokoak eta 215 dantzari, 30 pilotari eta 155 futbolari ari dira Berako elkarte nagusiaren izenean, martxoaren 2ko urteko batzar orokorrean emandako datuen arabera. 
 
Txirrindularitzan, aipagarria da aurten jubenilen laisterketa Euskal He­rriko torneoaren barnean sartuko denez, 100-160 txirrindularien par­taidetza ziurtatua dagoela. Beti Gazte, Biltoki eta Gure Txokoa elkarteen artean martxan jarri nahi den txirrindularitza eskola ere aipatu zuen.
 
Dantzetan, urtean antolatutako ekitaldiak aipatu zituen Jon De la Cruzek eta San Migel zubiko batailaren 200.urteurrena dela eta eginen dituzten ekitaldiak aipatu zituen.
Pilota eskolan, 25 urtez irakasle izan den Luis Mari Retegik erreleboa eman die Mitxelena, Eltzaurdia eta Lazkanotegiri.
 
Futbola eta areto-futbola hagitz defizitarioak direla ere aipatu zen. Halere, heldu den denboraldian be­rriz ere jubenilen taldea ateratzea da helburua. Futbol zelaian belar artifiziala paratzeko urtean zehar izandako bilerak aipatu ziren eta 2013an Nafarroko Gobernutik dirua ez zegoela erran zen. 2014an dirulagun­tza hori lortzea izanen da helburua.
 
Azkenik, bodegeroek ostatuko berri eman zuten, bertan egindako obraren berri, baita ostatuko falten berri ere. Ostatuko faltak aunitz gutti­tu diren arren oraindik hobetu daiteke, kontuak arretaz eginez eta mahaiak, garbiketa, deskortxeak… ordaindu behar direla gogoratuz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun